


Ekitaldien Agenda

7. BBK Bilbao Music Legends Fest
Data:2024/6/14 - 2024/6/15
Ordutegia:Ekainak 14-15
Tokia:Bilbao Arena
Legends jada finkatuta dagoen jaialdia da eta berriz ere musikaz beteko ditu Bilboko kaleak. Urtez urte denetariko ikus-entzuleak biltzea lortzen du, tokiko, Estatuko nahiz nazioarteko artistekin, eta aurten ere adin guztietako musikazaleak erakarriko ditu Miribillara. Bilboko BBK Aretoan 2011tik egiten den Music Legends musika-ziklotik abiatuta sortu zen jaialdia, non blues, rock, folk, soul, reggae eta R&B estiloak uztartzen baitira.
Hilaren 14an The Pretenders taldeak joko du kartelburu gisa; lau hamarkada baino gehiagoko ibilbidea du jada eta izugarrizko arrakastak lortu ditu dagoeneko, besteak beste Back on the Chain Gang, I’ll Stand by You eta Don’t Get Me Wrong lanekin. New wave izeneko korrontea gidatzen hasi zen lehenik baina soinu berrietara egin zuen salto ondoren, gaur eguneko musikara heldu arte.The Jayhawks taldea ere arituko da; country rock alternatiboa jotzen dute eta musika herrikoi amerikarraren talde onenetako bat dela uste da. Bertan egongo dira ere The Screamin’ Cheetah Heetah Wheelies (hegoaldeko rocka), eta Susana Santos power hirukotea, non Susana bera baita blues-rock onena jotzen duen taldearen buru.
Hilaren 15ean, Deep Purple izango dugu; rockeko klasiko handiak sortu dituzte eta hainbat belaunaldi biltzen dituen zaleen taldea eratzea lortu dute. Canned Heat ere arituko da, blues-rock/boogie estiloak jotzen dituen talde ospetsua. Halaber, Blues Pills eta euskal rockeko PETTI taldeak egongo dira.
Sarrera doakoa izango da 14 urtera arte (barne) eta belaunaldi-aniztasuna nagusi izango da giroan.
Bilboko kultura eta gizartea aberasteko oinarri bihurtu da jaialdia eta kultura-agertoki sendo eta bizi gisa finkatu ditu balioak. Horrez gain, BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdiko antolakuntza ingurumenarekin kontzientziatuta dagoenez, Erronka Garbia – Ekitaldi Jasangarria metodologia erabiliko du, Ihobek diseinatutakoa. Aipatutako erakundeak adierazitako ziurtagiria eman dio jaialdiari inplikazioa erakutsi duelako Legendsek ahalik eta ingurumen-aztarna txikiena sortu dezan eta bultzatu duelako bertaratutakoek keinu txikiekin gure ingurua zaintzeko kontzientzia hartzea.
Sarrerak
Informazio gehiago
BBK BIlbao Music Legends
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
![]() |