


Ekitaldien Agenda

UEFA Europa League 2025
Data:2025/5/21 - 2025/5/21
Ordutegia:21:00 h
Tokia:San Mamés
UEFA Europa Leaguen finala kirol-ekitaldi soil bat baino askoz ere gehiago izango da, ziur; mundu-mailako ikuskizun honek Bilbo erdigunean jarriko du. Jakina da Bilbo hiri abegikorra izateaz gain, nazioarteko ekitaldi garrantzitsuak antolatzeko gai dela. Horregatik, hiria apainduko da eta leku paregabean futbolarekiko pasioa partekatuko duten zaleak bilduko dira.
Partida handia baino lehen, zaleek kultur-eskaintza aberatsaz, arkitektura ospetsuaz eta Bilbo leku ahaztezin egiten duen gastronomia bikainaz gozatu ahalko dute. Finala partida soil bat baino gehiago da, esperientzia soziala da eta munduko kirol ospetsuena irrikaz bizi duten milaka pertsona batzen ditu.
Aurtengo edizioko faboritoak futbol-klub ospetsuak dira, hala nola Erroma, Lazio, Manchester United, Tottenham Hotspur edo Ajax. Athletic Club anfitrioia maiatzaren 21eko final handia jokatzeko lehiatuko da; erronka historikoa bezain zirraragarria izango da. Bilbo prestatzen ari da Europako futbolaren hitzordu erakargarrienetako bat bizitzeko.
Futbol-partida honetaz gozatzeko Bilbo bisitatzen dutenek esperientzia ahaztezina biziko dute. Partidaz haratago, giro oso berezia biziko dute, aldi bereko jarduerek eta ospakizunek partidari lagunduko baitiote futbola barne-barnetik bizi duen hiri honetan. Zaletuek Europako lehiaketaren giro intentsua sentituko dute hiriko txoko guztietan, Zazpi Kaleetan, Guggenheim Bilbao Museoaren inguruan, Kale Nagusian eta Poza Lizentziatuaren kale zaratatsuan, San Mames futbol-zelaiarekin lotzen duen kalean, hain zuzen ere. Talde bietako fan zoneetan askotariko ekitaldiak egongo dira. Futbol-giro apartaz gozatzeko eta elkarrekin egoteko leku horietan final handia pantaila erraldoietan ikusteko aukera egongo da.
Hainbat aukera eskaintzen dizkizugu Getxon, Bilbotik 20 minutura soilik; bertan, euskal kostaldeaz, hondartzaz eta itsas brisaz gozatu ahal izango duzu.
Informa zaitez garraio publikoari buruz, 24 orduko lurpeko aparkalekuei buruz eta Getxon mugitzeko beste era batzuei buruz.
![]() |
Metro Algorta Metro Areeta |