Berriak

Merkataritza digitala

2022/01/12

Digitala

Getxoko Udalak dirulaguntzen beste lerro bat ireki du saltokien eta lotutako zerbitzuen eraldaketa digitalerako. Horretarako, 30.000 euroko partida bat bideratu du, Getxo Ekinez planaren barruan, COVID-ak sektorean dituen ondorioak aurreikuseko.

Merkataritza digitala! proiektuaren bidez, Udalak bultzatu nahi ditu udalerriko merkataritza-jarduerarekin lotutako eraldaketa digitaleko proiektuak edo mikro-proiektuak, bai barne-kudeaketan, bai bezeroekiko merkataritza-kanalean. Prozesuak honako hauek izan daitezke: erosteko, saltzeko, kudeatzeko, Bai Tiket-era egokitzeko, komunikazio eta presentzia digitalerako kanal berriak ezartzeko, online saltzeko... 

Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duen bezala, “eraldaketa digitala bizkortu egin da azken bi urteotan, COVID-19ak sortutako pandemiaren ondorioz eta zuzenean eragin die lehiakortasuna hobetzeko kudeaketa modu nabarmenean doitu behar izan duten enpresei. Gobernu taldeak digitalizazioa Getxoko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko funtsezko faktore gisa ikusten du beraz, saltokiek planteatzen dituzten aldaketak askotarikoak izan daitezke, beren izaeraren eta beharren arabera, bai barne-kudeaketan, bai bezeroarekiko merkataritza-kanalean”.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak eta ordainketak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira, eta laguntza zenbateko osoaren %40ra mugatuko da gehienez ere (1.000 euroko mugarekin onuradun bakoitzeko).

Laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte pertsona autonomoek eta 10 langile baino gutxiagoko enpresek. Getxolanek (doako aholkularitza-zerbitzua) edo kanpoko aholkularitza batek (Getxolanen oniritziarekin) garatutako plan digital bat izan beharko dute.

Eskaerak aurkezteko lehen epea apirilaren 4tik 30era izango da.

Informazio gehiago eta oinarriak: www.getxo.eus/getxolan ; tfno.: 94 466 01 40 eta getxolan@getxo.eus (gaia: Merkataritza digitala).

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +