Berriak

Ezohiko Osoko bilkura

2021/12/22


Gaur goizean egin den ezohiko osoko bilkuran hasieran onetsi da 2022. urterako Getxoko aurrekontu orokorraren proiektua, 118.374.938 eurokoa; udal-gobernuak (EAJ/PNVk eta PSE-EEk) aldeko botoa eman du, eta kontrako botoa eman dute PPk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. 118,3 milioi euro horiek (amaitzear dagoen ekitaldikoa baino % 9,3 handiagoa) honela banatuko dira: udala, 89,9 milioi euro; Getxo Kirolak, 9,3; Kultur Etxea, 9,04; Udal Egoitza, 6,19 €; Musika Eskola, 3,02; Kirol Portua, 396.490 €, eta Punta Begoña Fundazioa, 430.210 €.
Baztertu egin dira bai PPk eta Elkarrekin Podemosek aurkeztutako bi osoko zuzenketak, bai izapidetzeko onartu ziren 91 zuzenketa partzialak (PP taldearen 8, EH-Bilduren 27 eta Elkarrekin-Podemosen 56). Alabaina, negoziatzeko, akordioetara heltzeko eta, etorkizunera begira, gobernuaren eta EH-Bilduren eta Elkarrekin Podemosen arteko zubiak eraikitzeko borondatea dagoela nabaritu da eztabaidan.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +