Berriak

Azaroko Osoko bilkura

2021/11/25

EAJ/PNV eta PSE-EEren aldeko botoekin, eta PP, EH-Bildu eta Elkarrekin Podemosen abstentzioekin, gaur 1.800.000 euroko kreditu gehigarria onartu da, ohiko osoko bilkuran, Geltoki plaza birmoldatzeko eta Areetako Kale Nagusia (Santa Ana etorbidea eta plazaren artean) zati batean oinezkoentzako bihurtzeko. EAJ/PNV eta PSE-EE alderdiek gogoratu dute Areetako Geltoki plaza herritarrek hartutako aukera betez birmoldatuko dela, parte-hartze prozesu zabal bat egin ostean. Bestalde, Kale Nagusia berritu eta zati batean oinezkoentzako bihurtuko da; bidegorri zati berri bat egingo da, Negubideko bidegorriarekin lotuko duena, eta hiriguneak berreskuratuko dira, hiritarrak ingurune bizigarriago, atseginago eta osasungarriago batean bizi daitezen. Udal Gobernuaren konpromisoa da “lurpeko aparkalekuak egitea, bai egoiliarrentzat, bai txandakakoak, Erromon eta Areetan. Eta horiek izango dira Getxoko hiri-mugikortasun jasangarria hobetzeko prozesuan eman beharreko hurrengo urratsak”

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +