Berriak

Gabonetako argiak

2021/11/25

Abenduaren 2an, osteguna, 18:30ean, Algortako Geltokia plazan,Getxoko Gabonetako argiak piztuera-ekitaldi ofiziala izango da eta urtarrilaren 6ra bitartean egongo da piztuta. Horretan Lilura abesbatzak hartuko du parte eta bertan izango dira Amaia Agirre alkatea, udal ordezkari politikoak eta udalerriko merkatari eta ostalaritza elkarteetako ordezkariak, bestak beste.

Lau urte dira Udalak argiztapen horren kudeaketa osoa bere gain hartzen duela, eta, eskura dauden baliabideak kontuan hartuz (234.997,81€, BEZ barne),  komunitate-erabilerako udal-espazioak hobetzen ditu, hala nola udalerrirako sarrerak, plazak, parkeak, udal eraikinetako fatxadak eta udalerriko auzoetan jarduera ekonomiko gehien duten ardatzak eta zentroak, betiere helburu argi batez: instalazio homogeneoa egitea, ordenatua, segurua eta indarrean dagoen araudiarekin bat datorrena.

Aurten, instalazioak Bidezabal kaleraino zabalduko dira, eta, gainera, Udaletxearen eta San Nikolas liburutegiaren fatxadak eta kaletik hurbil dauden beste elementu batzuk hartuko dituzte. Izei argiztatuak ere egongo dira ohiko tokietan: Bizkaia Zubia eta Santa Eugenia plazetan, eta Gernika eta Malakate parkeetan.

Hasiera batean, argiztapenaren ordutegia honako hau izango da: 07:00etatik 08:30era (asteko egun guztietan), 17:30etik 23:00etara (igandetik ostegunera) eta 17:30etik 01:00etara (ostiraletan eta larunbatetan). Abenduaren 24ko eta 31ko gauetan eta urtarrilaren 5eko gauean, argiak piztuta egongo dira 17:30etik 08:30era.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +