Berriak

Lur gaineko Sokatira Mundiala

2021/09/09

Getxon izango da Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketa hilaren 16tik 19ra, Tug of War nazioarteko izena duena, eta Nazioarteko Federazioari (TWIF) –aurten 60. urteurrena betetzen du- atxikitako nazioarteko elkarteek eta beraien klubek parte hartzen dute. 16 selekzio nazional bilduko dira Fadurako instalazioetan, besteak beste, Ingalaterra, Hegoafrika, Alemania, Txina Taipei, Herbehereak, Israel, Suitza eta Basque Country bera. Gainera, 39 klub egongo dira, guztira 73 talde, 580 kirolari baino gehiago eta 50 epaile eta nazioarteko ofizial inguru. 8 kategoriatan jokatuko dira txapelketak, pisuen eta sexuen arabera, nazioen eta kluben arteko munduko txapelketan.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +