Berriak

Areetako Geltokia plaza

2021/09/06

Irailaren 6tik 16ra egingo da Udalak Areetako Geltokia plaza birmoldatzeko abian jarriko duen parte-hartze prozesuaren lehen fasea, gune hori gizatiarragoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Aldi horretan, 400 inkesta inguru egingo zaizkie telefonoz Areetan eta Romon bizi diren eta ausaz hautatu diren beste horrenbeste bizilaguni, abisuak jarriko dira bi auzoetako atarietan, parte-hartzeari dei eginez, eta ekarpenak egin ahal izango dira. Entzuteko lehen fase hori igarota, berrikuspen teknikoa egin ondoren, birmoldaketari buruzko hiru proposamen lortuko dira, eta grafikoki erakutsiko dira plazan, urriaren 11tik 22ra. Bigarren fase honetan, udalerrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsona guztiek, hiru proposamenetako bat bozkatu ahal izango dute.
Bozketa-epea amaituta, azaroko lehen astean aurkeztuko da proposamen irabazlea.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +