Berriak

Dinamizazio ekonomikorako laguntzak

2021/07/14

Begihandi Kultur Elkartea, Asociacion Cultural Audiovisual Klip Elkartea, Karraskan eta Serifalaris erakundeen lau proiektuak dira Udalak ematen dituen 2. lerroko laguntzen onuradunak. Laguntza horiei bideratutako dirua guztira 45.000 euro dira. Laguntza horiek Getxoko eremu estrategikoetan profesionalen elkarteei eta enpresaburuei zuzendutako dinamizazio ekonomikoko jarduerak egitera bideratuta daude. Eskaintzen diren laguntza horien helburua udalerrira lanbide-/enpresa-izaerako ekitaldiak hurbiltzea da, Getxoko sektore estrategikoetara lotutako profesionalak sustatzeko: enpresa ekimen berritzaileak ongizatearen, bizitza osasungarriaren eta kirolaren alorrean eta industria sortzaile eta kulturalen alorrean; eta gure udalerria turismoaren alorrean kokatzea sektore horiei lotutako segmentuetan. Ekintza hau GetxoEkinez 2021 programaren barruan dago, COVID-19aren ondorio sozioekonomikoei aurre egitera laguntzeko.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +