Berriak

Etxebizitza alokatzeko laguntzak gazteentzat

2021/07/12

Gaurko egunetik, uztailaren 13tik, eta urriaren 13ra bitartean, izena emateko epea zabalik egongo da gazteek etxebizitza alokatzeko eta emantzipatzeko laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko. Laguntza horietarako 250.000 euro bideratuko dira. Deialdi honen xedea da gehien bat laguntza eskaintzea Getxoko 18 eta 35 urte bitarteko gazteen emantzipazio prozesuan eta helduen munduan sartzerakoan, eta udalerriko eremu guztietan alokairu araubideko etxebizitza batera sarbide izatea sustatzea. Zehazki, laguntza horien helburu nagusia Getxon bizi diren gazteen ohiko etxebizitzaren alokairuaren parte bat ordaintzen laguntzea da.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +