Berriak

44. Getxo Jazz

2021/06/07

Osasun egoeraren ondorioz urtebete geldirik egon ondoren, Getxok Jazzaldiari ekingo dio berriro, aurten 44. edizioa ospatuko baita. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, Bizkaiko jaialdiak Euskadiko Jazzaldiaren zirkuitua irekiko du berriz ere, egungo egoerara egokitutako programazioarekin. Estatuko jazzaren izen handiko artistak izango dira protagonistak oraingoan, Talde Lehiaketako banda gazteak edo euskal jazzaren aldeko apustua alde batera utzi gabe. Muxikebarri zentroak jaialdiko kontzertu nagusiak hartuko ditu 19:00etan, baita Talde Lehiaketa ere, aurten goizeko ordutegira pasako dena.

 Argibide gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +