Berriak

Apirilaren Osoko bilkura

2021/04/29

Udaleko Osoko Bilkurak guztien adostasunarekin onetsi du, behin-behinean, COVID-19ak ostalaritzan, lokal berrietan eta taxietan izan dituen eta izango dituen ondorioei aurre egiteko asmoz hainbat ordenantza fiskal aldatzea. Hala dago jasota Getxo Ekinez 2021 planean, Udalean alderdi politiko guztiek sinatutako plana. Horri esker, 2021ean ostalaritzak ez du ordainduko terrazak jartzeagatiko tasa, eta %95eko hobaria izango du zaborren tasan. Taxi geralekuen tasa ere ez da igorriko, eta %50 murriztuko da jarduera eta instalazioen zerbitzuak jasotzeko eta establezimendua irekitzeko tasa. Hala, kontzeptu horiei dagozkien 286.300€ ez dira jasoko.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +