Berriak

2,1 milio "Getxo Ekinez" programarentzat

2021/03/25

Udaleko Osoko Bilkurak aho batez onartu du “Getxo Ekinez 2021” programaren zati bat finantzatzeko diruzaintzako geldikinaren kargura egingo den 2.146.618 euroko kreditu gehigarria. COVID-19aren epe labur eta ertaineko ondorio sozio-ekonomikoei aurre egiteko programa da, eta 80 ekintza eta 13,1 milioi euroko inbertsioa hartzen ditu barne. Atzo sinatu zuten Amaia Agirre alkateak eta udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztien bozeramaileek. Gainera oniritzia eman zaie 1,5 milioi euro inguruko beste kreditu gehigarri batzuei. Besteak beste, Getxo Kirolaken hainbat inbertsiotara bideratutako aurrekontua areagotzeko 671.455€ jarri dira aurten abiatu ahal izateko herritarrek parte hartzeko Thinking Fadura programatik eratorritako ekintzak, eta g¡hainbat azpiegituratarako 589.447€ ere erabiliko dira.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +