Berriak

Getxo gozatzeko planak

2021/03/25

Planak

Getxoko Turismo Bulegoak, udalerriko 261 enpresarekin elkarlanean, "Getxoz gozatzeko planak 2021" eskaintzaren berri eman du. 85 plan eta esperientzia turistiko dituen programa honek du helburu krisi sanitarioaren garai honetan herritarrei eta bisitariei hurbiltzea udalerrian egin daitezkeen eta tokiko sektorearekin elkarlanean antolatutako planen eta esperientzien eskaintza guztia.

Turismo zinegotzia Irantzu Uriartek adierazi duen bezala, beste behin ere, eskaintzaren helburua da Getxo hainbat eta hainbat jarduera egiteko leku gisa kokatzea, publiko eta gustu guztientzat, eta, beraz, merezi du behin eta berriz bisitatzea. “Aurten”, esan du Irantzu Uriartek, “mugikortasun-murrizketak kontuan hartuta, kanpaina bereziki Bizkaian eta Euskal Autonomia Erkidegoan egingo da. 2021ean, tokikoaz are gehiago gozatu behar dugu, gure herriak beste era batera bizi, eta, horrela, gure ekonomiari eusten lagundu. Alde batetik, baliabide ezagunenen ordezko planak eskaintzen ditugu, erakargarriak izan daitezen, Getxo ezagutzen duten bisitariak eta txangozaleak beren egonaldia errepikatzera anima daitezen eta, bestetik, bisitarien egonaldia luzatzea, tokiko enpresetan eta udalerri osoan eragin ekonomiko handiagoa lortzeko".

Aurrekoetan bezala, eskaintza itsasoarekin eta irristatze-kirolekin lotutako planetan banatzen da: "Getxo Kosta" (28 plan), Getxo Monumental-Kulturala (17), Getxo Aktiboa eta Ongizatea (31) eta Getxo Enogastronomikoa (9). Planen eskaintza guztia www.getxo.eus/planak webgunean kontsulta daiteke.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +