Berriak

Getxo Ekinez 2021

2021/03/24

Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek (EAJ-PNV, PP, EH-Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos) "Getxo Ekinez 2021" ekintzen programa sinatu dute gaur, epe labur eta ertainean COVID-19aren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko plana, 13 milioi euro baino gehiago inbertituko dituena.

Programak 80 ekintza biltzen ditu, eta, batez ere, arlo hauetan izango du eragina: Gizarte-Kohesioa, Ekonomia-Sustapena, Kultura, Kirola, Ogasuna eta Osasuna. Ia bikoiztu egin da aurrekontua (%90eko igoera, hasierakoaren aldean) ekintza horiei aurre egiteko.

"Getxo Ekinez 2021" ekimenean jasotako jarduerak antzemandako larrialdiaren arabera egingo dira.  Presazko 56 ekintza definitu dira (9.507.600 €) eta 24 epe ertain-luzera (3.592.400 €). Arloz arlo, Gizarte Kohesioaren Arloak 34 neurri garatuko ditu (6.492.000 €), Sustapen Ekonomikoak 27 (4.917.700 €), Kulturak 9 (1.038.800 €), Kirolak 3 (136.000 €), Ogasunak 5 (285.500 €) eta Osasunak 2 (230.000 €).

Oro har, dokumentuan proposatutako neurri guztiak Amaia Agirre alkatea buru duen udalbatzak ezarritako helburuak lortzeko behar den aurrekontuaz hornitzeko hartutako konpromisoaren babesean daude, bereziki, egoera sozial eta ekonomikoan dauden getxotarrentzako laguntzetan. Konpromisoa heltzen da aurkezten diren eskaera guztietara, baldin eta laguntza horiek jasotzeko behar diren baldintzak betetzen badituzte.

Getxo Ekinez 2021 hitzarmena

80 ekintza

Alderdi guztietako bozeramaileen adierazpenak 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +