Berriak

TAO behin betiko proposamena

2021/03/17

Algortako Aretxondo, Caridad eta Satistegi kaleak; Areetako Embarcadero kalea; Algortako geltokiaren gaineko zabalgunean planteatutako Express eremua kentzea; eta Romon Express eremua sortzea (merkataritza-sektoreak eskatuta) dira Aparkatze Arautuaren Zerbitzurako (TAO) behin betiko proposamenean jasotako herritarren ekarpen batzuk. Azaroaren 19tik abenduaren 3ra Romon, Algortan eta Areetan egindako erakusketetan guztira 190 ekarpen jaso ziren (horietako 6 baliogabeak eta 15 Getxon erroldatu gabeko pertsonenak). Gehienek, %40 inguruk, TAO Getxoko beste eremu batzuetara zabaltzeko eskatzen zuten. Ekarpen batzuk balioztatzeko eta beste batzuk ezesteko, aztertu da zer ondorio izango lituzkeen bai egoiliarrentzat, bai zerbitzuarentzat berarentzat, eta aztertu da ea aparkatzeko aukera izango luketen, ez bakarrik sartu nahi zen eremuan, baita inguruetan ere.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +