Berriak

2022ko aurrekontu parte-hartzaileak

2021/02/22

Participati

Otsailaren 25etik martxoaren 14ra bitartean garatuko da 2022ko aurrekontu parte-hartzaileen lehenengo fasea. Prozesu hori 2017tik dago finkatuta Getxon, eta herritarrek erraz eta argi egin ditzakete ekarpenak. Getxoko alkatea Amaia Agirrek gogorarazi duenez, "tresna garrantzitsua da udal kudeaketarako, Getxon bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko herritarrek dituzten ideiak eta proposamenak gehitzeko aukera ematen baitigu. Gobernu talde honek gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen aldeko apustu garbia egiten du eta, haien ekarpenekin, eguneroko bizitzan eragina duten oinarrizko beharrei erantzuten saiatzen gara, getxotar guztiei ongizate maila indibidual eta kolektibo hobeak lortzen lagunduko dieten bizi-baldintzak ahalbidetuz.”

Aurrekoetan bezala, getxotarrek udal-eskumenekoak diren eta lurralde-oreka bermatzen duten proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte; halaber, udalerri osoarentzat interes orokorrekoak direnak; 2022ko aurrekontu-ekitaldian osorik finantzatzekoak; denbora egokian egin ahal izatekoak; iraunkorrak direnak, baliabide teknikoei, juridikoei, ekonomikoei eta giza baliabideei dagokienez; dagoeneko onartuta edo hasita dauden beste programa, proiektu edo partaidetza-prozesu batzuen bidez gauzatu (edo gauzatuko) ez direnak, eta eduki ilegal, difamatzaile edo diskriminatzailerik ez dutenak.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +