Berriak
Konposta egiteko instalazioa Larrañazubin
2021/02/19
Udalak eta Garbiker Foru Sozietate Publikoak -Bizkaian hondakin solidoen tratamendua kudeatzen duen erakundea- lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute Larrañazubiko udal ingurumen gunean konposta egiteko planta bat instalatzeko eta ustiatzeko. Akordioak, bere helburuen artean, jatorri organikoa duten hiri-hondakinen kudeaketa jasangarria lortu nahi du, konpostajearen bidez, eta horrela, zabortegira botatzea saihestuz.