Berriak
Getxok konpentsatzen du organikoa bereizteagatik
2021/02/12
Getxo poltsa konpostagarriekin eta ongarritzeko ontzi txikiekin konpentsatzen hasi da organikoa bereizten duena eta edukiontzi marroia erabiltzen duena. Udalak materia organikoa (edukiontzi marroira botatzen diren hondakinak) birziklatzeko doako poltsa konpostagarriak banatzeko lau makina automatiko jarri ditu abian gaur Algortako Urgull kaleko udal bulegoetan, Romo Kultur Etxean eta Fadura eta Gobela kiroldegietako sarreran. Makinek, doan, konposta edo ongarri organikoa duten ontzi txikiak ere ematen dituzte lore eta landareentzat. Lauhileko bakoitzean 37 poltsako pakete bat eta konposta zaku bat hartzen ahalko dira.