Berriak
Kultur sektorearentzako laguntza berriak
2021/01/04
Pasa den urtean Getxoko Kultur Etxeak bi deialdi zabaldu zituen Covid-19ren ondorioz sortutako osasun-krisiari aurrera egiteko, kultura-sormena bultzatuz eta udaleko eraikinetan kultur sektoreak proposatutako ekimenak programatuz. Horiei beste hirugarren bat gehitu zaie orain eta horren bitartez kultur sektorearen. Aurrekoekin bezala, ekimen honekin ospatu ez ziren jaien baliabideak erabiltzeko konpromisoa bete nahi izan du Udalak. Deialdi berriaren helburua Getxoko kultur sektoreko kideen kultur formazioa hobetzea da.