Berriak

Kontrataziorako laguntzak

2020/12/03

Kontrataziorako diru-laguntzak

Getxoko Udalak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 558.651,78 euroko dirulaguntza jaso du, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen 2020ko deialdiaren babesean. Dirulaguntza hori, alde batetik, enplegua sustatzeko jardueretarako erabiliko da, Lanbiden izena emanda dauden 24 langabe getxotar kontratatuz (283.359,66 €) eta Getxoko enpresak kontratatzeko laguntzak emanez (275.292,13 €).

Langabetuak

Enplegua sustatzeko dirulaguntzaren helburua da laneratzeko zailtasun bereziak dituzten langabeak lan-merkatuan sar daitezen sustatzea, haien kualifikazioa, gaitasun pertsonalak eta motibazioa bultzatuko dituen aldi baterako lan-esperientzia baten bidez.

Getxoko 24 langabetu kontratatuko dira 15 udal proiektutarako. Gutxienez, kontratatutakoen artean %40an emakume langabeak izango dira, %30ean diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edo onuradunak, eta %15ean 55 urtetik gorakoak.

Hauek dira eskatutako profilak: 7 merkataritzako administrari, 5 enpresetako aholkulari, 5 administrazio-teknikari, 2 dokumentuen digitalizatzaile, 2 peoi, 2 pintore eta 1 eraikinen mantentzaile.

Lanbide hasia da hautagaiak hautatzen. Langabeak, getxotarrak eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak izango dira.

Enpresentzako laguntzak kontrataziorako

Bestalde, Getxoko Udalak, Lanbideren dirulaguntzari esker, kontrataziorako laguntzen deialdi bat argitaratuko du, eta 275.292,12€ bideratuko ditu horretara. Laguntza-eskaerak eskaera aurkeztu den hurrenkeraren arabera ebatziko dira, aurrekontu-kredituaren mugaraino. Kontrataziorako gehienez 50 dirulaguntza ematea aurreikusten da.

Dirulaguntzak tokiko enpresei zuzenduta daude, hiru eta sei hilabete bitarteko kontratuetarako, Getxon erroldatuta dauden eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeentzat. Kontratu horiek 2020ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasi beharko dira. Gehieneko laguntza 3.000 eurokoa izango da 3 hilabeteko iraupena duen lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko, eta 6.000 eurokoa 6 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko lan-kontratu bakoitzeko.

Laguntza 9.000 eurokoa izango da sei hilabeteko edo hortik gorako lan-kontratu bakoitzeko, honako kolektibo hauetako pertsonak kontratatzen badira: DSBEren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, iraupen luzeko langabeak eta 55 urtetik gorakoak.

Kontratuak emakumeei egiten bazaizkie, dirulaguntzaren zenbatekoa %10 handituko da.

Enpresak arduratuko dira langabeak aukeratzeaz. Deialdia BAOn abenduan argitaratzea aurreikusten da, eta egun horretatik aurrera entregatu ahal izango dira eskaerak. Erantsita aurreikusitako betebeharren kuadroa.

Informazio gehiago eta kontsultak Getxolanen (Getxo Elkartegia, Ogoño, 1, Areeta). Tel.: 94 466 01 40, www.getxo.eus/getxolan  eta getxolan@getxo.eus

Informazio-koadroa

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +