Berriak

Pentsatu, ekin eta ipini

2020/11/18

Puntu Lila

Azaroaren 25ean Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak kanpaina bat hasi du, herritarrak puntu lila, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko jarreraren ikurra, ageriko lekuetan jartzera animatzeko. Horretarako, biniloak banatuko dituzte Getxoberrirekin batera, baita txapak eta txarteldegiak ere, RKE-Romo Kultur Etxean eta udal liburutegietan.

Urtero bezala, eta azaroaren 29ra arte, puntu lila duten pankartak egongo dira udalerriko toki eta eraikin berezietan, hala nola Bizkaia Zubian, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Udaletxean, Santa Klara finkan eta San Nikolaseko liburutegian. Gainera, azaroaren 25ean bertan, adierazpen instituzional bat onartuko dute bozeramaileen batzordean.

Informazio gehiago eta egitaraua.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +