Berriak

Ahoak edukiontzi grisetan

2020/10/05

Hondakinen metaketa errazte aldera, hondakin-frakzioko 574 edukiontzien (edukiontzi grisak) tapetan aho-sistema instalatzen hasi dira gaur. Edukiontzi horietako ahoak orain dela hilabete batzuk ontzien (horiak) eta papera/kartoiaren (urdinak) edukiontzietan jarritako ahoei gehitzen zaizkie. Ahoak egiteko fasearen ondoren, muntaketa-lanak “in situ” egingo dira eta 11 aste iraungo dute gutxi gorabehera. Areetako eta Algortako erdialdean hasi dira lanak. Aurreko fasean bezala, oraingo tapak askatu eta ahoz hornitutako tapak muntatuko dira. Beraz, errefusa-frakzio horretan estalkirik gabeko edukiontziak egon daitezke noizbait.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +