Berriak

Argia Ereiten Euskara Sarirako hautagaitzak

2020/10/02

Urriaren 23ra arte zabalik egongo da Euskara Saria Argia Ereiten XI.lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko epea. Ekimenaren helburua da euskararen gizarte erabilera babestea, sustatzea edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea. Udalak antolatuta,  herritarrak animatu nahi ditu beren inguruan, familian, kuadrillan, kultur, kirol eta abarreko elkarteetan euskararen alde egunero zerbait egiten duten pertsonak aurkeztera.

Informazio gehiago 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +