Berriak

Irailaren osoko bilkura

2020/09/29

Getxoko Udaleko osoko bilkurak, behin-behinean eta aho batez, jabari publikoa okupatzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalaren aldaketa onartu du, 2021ean Getxoko bide publikoko terrazek kontzeptu horrengatik ordaintzen duten tasa % 50eko murrizteko. Neurri horren helburua da "Covid 19ak ostalaritza-sektorean dituen ondorioak arintzea, eta Udalaren diru-sarreretan 45.000€ inguruko murrizketa ekarriko du; eta, jakina, kopuru bera aurreztuko da ostalaritzako sare ekonomikoan", adierazi du Ignacio Uriarte Diruzaintzako zinegotziak.
Gainera, osoko bilkuran onartu da 2020-2023 aldirako diru-laguntzen plan estrategikoa eta Romo Kultur Etxeko kafetegiaren ustiapena adjudikatu da.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +