Berriak

Uztailaren Osoko bilkura

2020/07/30

Getxoko udalak 2020. urterako aurreikusitakoaren % 19,41 eskuratu du urteko lehenengo seihilekoan; hain zuzen ere, 8,1 milioi euro sartu ditu, aurrekontuan 41,9 aurreikusita egonda. Horren berri eman da gaur egin den uztaileko osoko bilkuran, udalaren eta erakunde autonomoen urteko bigarren hiruhilekoaren aurrekontu-betearazpena jorratzeko orduan. «Ikusten dugu udala 2020. urterako aurreikusitako diru-bilketaren zatirik handiena urteko bigarren hiruhilekora bideratzezko ahalegina egiten ari dela oraindik ere, herritarrei zein jarduera ekonomikoari, ahal den neurrian, finantza-egoerari aurre egiten laguntzeko, arnasa hartu eta denbora izan dezaten. Izan ere, mundu osoan bizitzen ari garen pandemia eteteko konfinamenduak, orokorrean, ekonomia eraso du, kasu batzuetan gogor eraso ere», adierazi du Diruzaintzako zinegotzia den Ignacio Uriartek. Aurreikuspenen arabera, egoera urteko bigarren seihilekoan berrorekatzea espero da. Dena den, Udalkutxa udalen finantzaketa-funtsaren ekarpenak ere % 20 egingo du behera; hau da, ia-ia aurrekontuaren % 10eko murrizketa ekarriko du. Aurten, 2020. urtean, zenbateko horren erdia gauzatuko da; beraz, aurreikusitakoa baino 5,1 milioi gutxiago jasoko dira.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +