Berriak

BBK Artearen Ibilbideak Getxon

2020/07/27

Abuztuaren 3ra arte, getxotarrek Bilboko Arte Ederren Museoko pintura-lan ospetsuenez gozatzeko aukera izango dute BBK Artearen Ibilbidea ekimenaren eskutik. Erakusketa ibiltari didaktiko horrek, Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Miguel Zugaza Arte Ederren museoaren zuzendariak aurkeztutakoa, zentroaren 40 lan esanguratsuenetarikoak ezagutzeko aukera emango die bisitariei ibilbide artistiko batean, kalitate handiko erreprodukzioez baliatuta. Jarduera agintaritza eskudunek ezarritako osasun-neurriak betez gauzatuko da, edukieraren kontrola mantenduta.
Informazio gehiago
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +