Berriak

55.000 GetxoBono salgai

2020/06/24

Bihar, ekainaren 25a, osteguna, 5.040 GetxoBono jarriko dira salgai udalerriko komertzio, ostalaritza eta enpresetan kontsumoa sustatzeko eta suspertzeko “Berton erosi!” izeneko kanpainaren barruan.

COVID19aren pandemiak ekonomian izan dituen ondorioen ondoren negozioek bizi dituzten inguruabarrak kontuan hartuta, abian jarri da  ekimena, baina  oraingo honetan bonuek bolumen handiagoa eta iraupen luzeagoa izango dute, eta zenbatekoak ere desberdinak izango dira. Diseinu berria egin ahal izan da udalerriko merkatarien hiru elkarteek (GetxoEnpresa, Algortako Dendak eta Romo Bizirik) eta Getxoko Ostalaritza Elkarteak, Ekonomia Sustapenaren Arloarekin batera, egindako ahaleginari esker, kanpaina hau aurrera eramateko kezkak eta baldintzak landu eta adostu baitituzte.

Getxoko establezimenduetan kontsumituz saltokiak, ostalaritza eta enpresak berraktibatzen lagundu nahi dutenek bonuak hemen eros ditzakete: Kutxabanken webgunean https://tickets.kutxabank.es (bonuak etxean inprimatuta) edo zuzenean Kutxabanken kutxazainetan eskuratu ahal izango dira, edozein kreditu- edo zordunketa-txartel erabiliz. 

40€-ko bonuak egongo dira 50€-ko kontsumoak egiteko eta 20€-koak 25€-ko kontsumoak egiteko, eta txartel bakoitzeko gehienez 4 bonu erosi ahal izango dira.  

Bonuak kontsumitu ahal izango dira txikizkako merkataritzan, ostalaritzan edarien kontsumo ez-esklusiboetarako, ile-apaindegietan, edertasun-aretoetan eta Getxo 2020 planetan zerbitzuak eskaintzen dituzten aisialdiko enpresetan.

GetxoBono 2020 kanpainak urriaren amaierara arte iraungo du, edo bonuak agortu arte.

Informazio gehiago: www.getxo.eus/getxobono   

Alerta Laranja

Itsasaldea: Nabegazioa, 21.00ak arte (ostiralak 25)

Abisu horiak
(Ostiralak 25)

- Euria: Iraunkorrak eta handiak
- Haizeguneak
- Arriskua itsasaldea: Nabegazioa
- Arriskua itsasaldea: Kostaldean inpaktua 
(Larunbatak 26)
- Euria: Iraunkorrak eta handiak
- Arriskua itsasaldea: Nabegazioa
- Haizeguneak
(Igandeak 27)
- Euria iraunkorrak

Informazio gehiago: Euskalmet

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Getxo OpenData
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +