Berriak

Munduko J80 Txapelketaren aurkezpena

2019/07/10

Belaren kirola zorionekoa da Kantauri itsasoan. Izan ere, Abrako uretan egingo da datozen egunetan, uztailaren 13tik 20ra, Munduko J80 Bela Txapelketa, Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club elkarteak antolatuta, Getxoko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, besteak beste. 87 dira izena eman duten ontziak munduko txapelketa handi honetan, non mundu osoko bostehun bat nabigari bilduko diren. Kopuru arrakastatsua da, 2009ko Santanderreko Mundialetik ez baita horrenbeste kirolari bildu era honetako proba batean. Horrenbestez, Espainiako espezialistarik onenak –tartean munduko zenbait txapeldun- izango dira, munduan gora duen bela-klase honetan tradizio handikoak diren beste toki batzuetakoekin batera. Amaia Agirrek adierazi duenez, “bela  eta uretako kirolak maite dituztenentzat, Getxo erreferentziazko lekua izango da datorren astean".

 

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +