Berriak

“Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu”

2019/07/09

Etorkizunean pentsatzea eta dituen aukera ugarien inguruan hausnartzea  izango da XIII.Getxophoto, Nazioarteko Irudi Jaialdiaren gaia, irailaren 4tik 29ra, Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu lelopean. BegiHandi elkarte getxotarrak antolatuta, eta Mónica Allende, Bilboko zuzendari artistikoak hirugarren eta azken urtez gainbegiratuta, aurreko edizioetan bezala, Getxoko Udalak Jaialdia laguntzen du, beste erakunde batzuek bezala, hau da Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak. Aurkezpenean, Amaia Agirre Alkateak nabarmendu du Udalak urtero laguntzen duela Getxophoto, nazioarteko izaera duen ekitaldia izatearekin batera, eztabaida eta hausnarketa soziala eta kulturala eragiten dituen jarduera baita, udalerriaren proiekzio ekonomikoa sustatzen duena.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +