Berriak

Open House Getxo

2019/07/04

Getxok parte hartuko du aurten Open House Bilbao ekimenean, Londresen sortu zen orain dela 25 urte hiriko ate irekien arkitektura-jaialdi hau eta Bizkaian orain dela hiru urte, bertan Bilboko Udalak eta Barakaldokoak ere hartzen dute parte. 

Open House Bilbao irailaren 28an eta 29an egingo da aipatutako hiru udalerrietan. Asteburu horretan zehar guztion artean arkitektura, historia eta hirigintzaz gozatzeko aukera izango dugu 70 eraikin baino gehiago bisitatuz eta hainbat ekimenetan parte hartuz. Helburua da jaialdi ireki, didaktiko eta dibertigarri baten bidez Bilbo eta bere inguruko arkitektura, hirigintza, diseinua eta historia ezagutzea eta ulertzea.

Getxoko Turismoko zinegotzia Irantzu Uriartek aipatu duenez “ekimen honi esker, normalean itxita dauden hainbat eraikin 48 ordutan zabaldu ahal izango ditugu, bisita gidatuen formatuan. Era horretan, auzokideei, bisitariei eta turistei Getxoko historia eta garapena eraikinen bitartez erakutsi eta kontatu ahal izango diegu”. Uriartek espero du ekimen honen bitartez lurraldearen barruan txangoak egiteko zaletasuna suspertzea eta Getxora sasoiz kanpo eta aisiak eta kulturak bultzatutako bisitari asko erakartzea, hori oso garrantzitsua baita helmugaren desestazionalizaziorako. “Halaber”, esan du, “nazioarteko sare batean presentzia izatea ahalbideratuko du, arkitektura eta diseinu arloan Getxo kokatzeko aukera emango duena”. 

Open Getxo

Getxon eraikinak bisitatu ahal izango dira irailaren 27an eta 28an eta, gutxienez 12 izango dira, besteak beste: Etxe Sorgindua (Olozaga Bizilekua edo Malo Molinaren Etxea), Muxikebarri, Bake Eder Jauregia, Udaletxea, Santa Clara Jauregia eta RKE (Romo Kultur Etxea).

Bisita gidatuak 20 bat pertsonako taldetan egingo dira. 20-30 minutuko iraupena izango dute eta 600 bat boluntario (gehienak unibertsitateko ikasleak) arituko dira eraikinen sarbideak eta bisitak kontrolatzen. Ordutegiak une egokian emango dira ezagutzera.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +