Berriak

Muxikebarriko areto nagusiaren estreinaldia

2019/06/11

Abesbatzak

Getxoko dantza zentroak eta abesbatzak dira asteburu honetan Muxikebarri Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentro berriko Ereaga aretoa erabiliko duten lehenengo kultur taldeak. Nahiz eta Andrés Isasi Musika Eskolako ikasleek bihar, asteazkena, probatuko duten aretoa ikasturte amaierako entzunaldi bat eskainiz. 

Muxikebarri zentroko areto nagusia, Ereaga aretoa, 782 pertsonako edukiera du, hiru solairutan banatuta eta formatu ertain eta handiko ekimenak hartuko ditu. Puntako baliabide teknikoz hornitu da eta horien artean  aipatzekoak dira 1.200 metro kubikoko maskor akustikoa eta agertoki motorduna. Gainera, orkestra-pezoia, 55 musikari hartu ditzakena, automatikoki igo daiteke agertokiaren mailara, horren azalera handitzeko.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +