Berriak

Sea Experiences Bizkaiaren eskaintza berria

2019/06/07

Sea Experiences Bizkaiak, Getxoko bela-enpresak biltzen dituen talderik handienak, belaontzi-irteeren programa ezagutzera eman du. Bisitariek eta turistek ere ibilaldi horietan parte har dezakete, izan ere, euren asmoa belaontzien mundua herritarrei hurbiltzea da, baita sektore ekonomiko hori udalerrian sendotzea ere.  Horrez gain, zerbitzu horiek urteko sasoi jakin batzuetan soilik kontsumitzearen aurka lan egiten dute. Horretarako, merkatu-hobi eta -segmentu berriak zabaltzeko lanetan buru belarri dabiltza dagoeneko, kontsumo gehieneko hilabeteetatik (uztaila eta abuztua) kanpo ere euren zerbitzuak kontsumitu daitezen.

 “Uda sasoitik kanpo Bilbok bilerak, biltzarrak eta abar erakartzeko ahalmena daukala konturatu gara. Enpresek, era berean, euren programa sozialean barne hartzeko proposamen berriak nahi dituzte. Belaontzi-irteerak oso ondo egokitu daitezke beharrizan horietara, eta guk aukera hori aprobetxatu nahi dugu” adierazi digute Sea Experiences Bizkaiaren egoitzatik.  Hobetzen jarraitzeko apustua egin dute, hori baita markaren baloreetako bat. Sea Experiencias Bizkaia taldeko kide diren enpresek kalitate turistikoaren SICTED eredua ezarri dute, enpresen kudeaketa egokiaren bermea dena.

Getxok itsasoari lotutako 60 establezimendu inguru ditu, eta arlo horretan Bizkaia eta Gipuzkoa baino gehiago espezializatuta dago. Irantzu Uriartek, Turismoko jarduneko zinegotziak, adierazi du Getxoko Udalak bere ehun ekonomikoa Ongizatearen eta kirolaren industria eta teknologien arloan/Ongizatearen turismoan espezializatzeko egiten ari den apustuaren baitan, oinarrizko ardatz gisa “itsasoa” eta “irristaketa” darabilten jarduerek lehentasuna izan behar dutela. “Horiek horrela”, esan du Uriartek, “Udalak, Ekonomia Sustatzeko Arloaren bidez nabigazioari lotutako industriak sustatu nahi ditu, profesionalizazioaren alde lan eginez eta sektore nautikoa babestuz... Ekintza desberdinen bitartez Sea Experiences Bizkaia bezalako Getxoko mikroenpresak eta eragileak lagundu nahi ditugu, udalerriko enpresa-ehuna osatzen duten eta Bizkaiko kostaldean esperientzia akuatikoak eskaintzen dituzten udalerriko enpresa nautikoek osatutakoa”.

Eskaintzak eta berritasunak

Eskaintza eta berritasun nagusiak ezagutzera emateko asmoz, Sea Experiences Bizkaiak hainbat jarduera antolatu ditu, eta Udalaren babesa jaso du horretarako.

-Fam-tripa profesionalekin: Bizkaiko hotel nagusiei zuzendutako sustapen-ekintza. Helburua da hoteletako langileek belaontzi-irteera batez goza dezatela, portua eta Getxo ezagutu ditzatela eta euren bezeroen artean jarduera sustatu eta komertzializatu dezatela. Jardunaldia uztailaren 3an izango da.

-Musika jaialdia. Ekainaren 13an, 20:30ean, Pez Mago kantautoreak eta The Bilbaobillies taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko dute Kirol Portuko Silver’s tabernan.

Informazioa eta erreserbak: www.seabizkaia.com  

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +