Berriak

Turisten kopurua hazi egin zen Aste Santuan

2019/05/10

Turismo

Getxoko harrera eta informazio turistikoaren zerbitzuak –Ereagako Turismo Bulegoaren eta Bizkaia Zubiaren ondoan dagoen Turismo Informazioko Gunea-TIGaren bitartez- 2.651 laguni eskaini zien arreta Aste Santuan (apirilak 18-28). Merkatu garrantzitsuena (%58) izan zen, berriz ere, estatuko turismoa, 2018an jasotako hazkundea mantentzen duena (+2,79), eta ondoren atzerrikoa (%21,2) %20ko igoera izan zuena.

Aste Santuan, udalerriko hotelen batezbesteko okupazioa %80,77koa izan zen (%+11,14), 2,78 eguneko batezbesteko egonaldia; pentsioetan % 96,67koa izan zen (%+12,84),  2,13 eguneko batezbesteko egonaldia.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +