Berriak

Udal Eskola Foroa

2019/05/09

Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten Getxoko ikastetxeek Ingurumenaren Udal Foroa egin zuten atzo asteazkenean, maiatzak 8. Bileran, ikasturte honetan lantzen ari diren gaiari buruz egindako jarduera eta proposamenak eta hartutako konpromisoak jakinarazi zituzten. “Lurra zaintzen: ibaiak eta ura” da gaia. Jardunaldia goizean egin zen udaletxean eta bertan ikasle talde anitz batek hartu zuen parte Imanol Landa alkatearekin eta José Luis Landa Ingurumen zinegotziarekin batera.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +