Berriak

Apirileko Osoko bilkura

2019/04/30

Getxoko Udalak 62.000 € bideratu ditu Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Barik txartela bizikletentzako Aparka udal sisteman txertatzeko. Hala jakinarazi dute gaur, apirileko osoko bilkuran. Legegintzaldiko ohiko azkena izanik, izapide hutsa izan dela esan daiteke.

Eztabaida mozioen ingurukoa izan da. Mozioek testigantza-izaera izan dutenez, hiru onartu dira. Lehenengoa Guk taldeak aurkeztu du, eta segurtasuna hobetzeko asmoz bidegorrien sareko arrisku puntuak seinaleztatu eta mantentzeko jarduketa puntualak egiteari buruzkoa izan da; bigarren mozioa ere Guk taldearena izan da. Horren bidez, eskatu dute udalak egikaritu ditzala Neguriko geltoki zaharreko eraikina berreskuratzeko obrak. Bada, Eusko Jaurlaritzak Eusko Tren Sareari agindu zion hori egiteko, eta proiektua jada burututa dago. Azkenik, ontzat eman da Ciudadanosek egin duen mozio bat, udal gobernuak transakzionatu duena. Horren bidez, eskatu zuten Foru Aldundiko Kultura Sailaren beharrezko baimena eskuratu bezain laster hasteko honako proiektu hau egikaritzeko izapideak: “Udaletxearen inguruko balaustradak berreraikitzeko proiektua”. Udaletxera sartzeko eskaileran balaustrada eta eskudel berriak jartzea jasotzen du proiektu horrek.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +