Berriak

Eskaintza turistiko berria Getxon

2019/04/09

77 plan

Getxoko Udalak Aste Santutik aurrera izango duen eskaintza turistiko berria ezagutzera eman du “77 plan Getxoz gozatzeko” foiletoaren bitartez. Urtero bezala, argitalpenaren helburua da udalerriko eskaintza turistiko nagusia turistei eta bisitariei ezagutaraztea, era erraz eta bisualean. Halaber, eskaintzea beste plan espezializatu eta alternatibo batzuk, baliabiderik ezagunenez gain; gehigarri erakargarriak emanez Getxora etortzen direnak anima daitezen bisita errepikatzera.

Getxoko 231 enpresak garatutako jardueren eskaintza (planak eta esperientziak) %5,5 hazi da aurten 2018. urtearekin konparatuta, batez ere “Kultura, kirola eta ongizate turismoa”-rekin lotuta daudenak. Gehien hazi den eskaintza “Getxo Kosta” eta “Getxo Aktiboa eta Ongizatea” da.

Informazio gehiago:  www.getxo.eus/planak       

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +