Berriak

Txakur gorozkiak jasotzeko kanpaina

2019/03/20

“Kaleak kakanahasteak zigorra dakar. Jokatu erantzukizunez” goiburupean, Udaleko Ingurumen Sailak gune publikoetan utzitako txakurren gorozkiek eragindako arazoei buruzko kontzientziazio kanpaina abiarazi du. Getxon ia 8.000 txakur daude erroldatuta eta egunero 2.900 kg hondakin baino gehiago sortzen dituzte. Izan ere, gune publikoetan utzitako txakurren gorozkiak osasun publikoko arazo larria bilakatu dira azken urteotan. Gaixotasunak kutsatu ez ezik, hiritarren segurtasun fisikoa arriskuan jartzen dute, erorikoak eta irristaketak eragin ahal dituztelako. Kanpaina, nagusiki, txakurren jabeei –arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeak barne- gutun pertsonalizatu bana bidaltzean datza. Idazkian, betebeharreko erantzukizun orokorrak (mikrotxip baten bidez identifikatuta izatea, gune publikoetan paseatzeko uhalarekin eramatea…) aipatzen dira eta indarrean agoen arauak ez betetzeak dakartzan zehapenen berri ematen da. 900 eurora artekoak izan daitezke isunak gorozkiak espaloi zein lorategietan jaso barik uzteagatik.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +