2021/10/6
Udalak, Bizarra Lepoan elkartearekin elkarlanean, toponimia ibilbideak abian jarri ditu berriro, udalerriko txokoak eta beren izenak hobe ezagutzeko. Parte hartzaileek ibilbide horietan udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte, bi-hiru ordutan. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Gidatutako ibilbide gidatuak doakoak dira eta, herritar orori, ikastetxeei, euskaltegiei eta elkarteei zuzenduta daude. Ibilbideak ohiko tokietatik izango dira, hurrengo hitzorduekin:
Astean zehar, goizez, ikastetxeek ibilbideak egiteko aukera izango dute.
Informazio gehiago eta izenemateak udal webgunean (https://www.getxo.eus/eu/euskara/getxokoondarea/leku-izenak ), www.bizarralepoan.eus helbidean eta 688 635 350 telefono zenbakian.