Prentsa-oharra

COVIDaren kontrako txertorako online bidezko hitzordua lortzeko laguntza

2021/04/22

RKE-Romo Kultur Etxean abian dagoen Getxo Lagunkoia programaren Dinamizazio Zerbitzuak COVIDaren kontrako txertorako hitzordua online kudeatzea aukeratzen duten 60 urtetik gorako pertsonei, nahi izatekotan, laguntza eskainiko die, Osakidetzaren SMS-en bidezko mezua jaso ondoren. Laguntza hori behar duten auzokide guztien eskura dago, Getxo Lagunkoiaren jardueren erabiltzailea izanda edo ez, eta horretarako Romo Kultur Etxeko hirugarren solairura hurbildu ahal izango dira, eta une horretan bertan dagoen langileak lagunduko dio txertoa hartzera joateko hitzordua lortzera.

Aipatutako tramitea egiteko laguntza jasotzeko ordutegia da astelehenetik ostiralera 9:15etik 13:45era, eta astelehenetik ostegunera 16:00etatik 18:30era. Osakidetzaren mezua asteburuetan jasotzen dutenak hurrengo asteko lanegunetan joan ahal izango dira, aipatutako hitzordua zehazteko, epe mugarik ez baitdago. Jarduera hori Osakidetzak COVIDaren kontrako txertoak jartzeko prozesua bideratzeko eta errazteko prozesuari gehitzen zaio. Osakidetza txertoak jartzeko gune handien erabilpena bultzatzen ari da, eta horrek, unea iristen denean, aukera emango du Udalak jarritako karpak berreskuratzeko herritarren gozamenerako.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +