Prentsa-oharra

Hilerriko ordutegia luzatzea eta sarrera kontrolatzea, Santu Guztien Eguna dela eta

2020/10/23

Hilerria

Datorren igandean, azaroak 1, Santu Guztien Eguna dela eta, eta gaur egungo osasun-krisia kontuan hartuta, Getxoko udal-hilerriak bisita-ordutegia luzatuko du eta Udaltzaingoak barrutirako sarbidea kontrolatuko du.

Horrela, urriaren 26tik (astelehena) azaroaren 1era (igandea), ordutegia 09:00etatik 20:00etara izango da, etenik gabe. Bisiten iraupena 30 minututik gorakoa ez izatea gomendatzen da. Baimendutako gehieneko edukiera kontrolatuko da eta, gainerako espazio publikoetan bezala, bertaratzen diren pertsonek maskara eraman beharko dute uneoro eta segurtasun-distantzia mantendu beharko dute. Sarbideetan gel-hidroalkoholiko banagailuak eta hondakinen gaikako bilketarako kuboak (irekiak, estalkirik gabeak) egongo dira. Urriaren 31n eta azaroaren 1ean garbiketa-zerbitzuak zaindutako komun publikoak jarriko dira eta, segurtasun-arrazoiak direla medio, ezingo da erabili sarrerako ur-iturria. Hilerriko ohiko elizkizuna bertan behera geratu da aurten.

Udaltzaingoak hilerrirako bi sarbide ezarriko ditu (behar bezala seinaleztatuta egongo dira), aparkatzeko lekuak jarriko ditu eta kanpoko zirkulazioa kontrolatuko du. Beharrezkoa izanez gero, norabide bakarreko zirkuitu bat ezarriko da Bosgarrena kalean.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +