Prentsa-oharra

Urriaren 23ra arte zabalik Argia Ereiten Sarirako hautagaitzak proposatzeko epea

2020/10/02

Datorren urriaren 23ra arte zabalik egongo da Euskara Saria Argia Ereiten XI.lehiaketarako hautagaitzak aurkezteko epea. Ekimenaren helburua da euskararen gizarte erabilera babestea, sustatzea edo hedatzeko zereginetan nabarmendu diren erakunde, elkarte edo pertsona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea. Getxoko Udalak antolatuta,  herritarrak animatu nahi ditu beren inguruan, familian, kuadrillan, kultur, kirol eta abarreko elkarteetan euskararen alde egunero zerbait egiten duten pertsonak aurkeztera. 

Hautagaiak aurkezteko fitxa posta elektronikoz euskara@getxo.eus  helbidera bidal daiteke edo posta arruntez Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzura (Foru kalea 1. 48992 Getxo), eta baita  www.getxo.eus/euskara web gunean dagoen formularioa bete daiteke ere.  Saria Ibon Garagarza eskultore getxotarraren lana da. 

Aurreko sariak

Lehen edizioaren irabazlea Laura Lapeyra izan zen. SaridunakJuan Bautista Zabalaikastetxeko Gurasoen Elkartean euskararen erabileraren alde egindako lanagatik jaso zuen saria. Bigarrena Bittor Egurrolarentzat izan zen, bizitza osoa hizkuntza sustatzera dedikatzeagatik; hirugarrena San Nikolas ikastolarentzat, bere 50.urteurrenean euskarazko heziketan burututako lanagatik; laugarrena Nahikari Ayorentzat, udalerriko ikastetxeetan bertsolaritzaren alde egindako lanagatik; bosgarrena Gobela Ikastolarentzat, bere 50.urteurrenean; seigarrena Josu Esnaola eta Alfredo Lopez de Gereñu euskaltzaleentzat, euskararen alde egindako lana, eta bereziki udalerrian duela 20 urte baino gehiago abian jarritako Berbalaguna aitortzeko,  zazpigarrena Goñi familiarentzat, Getxogaso gasolindegian egindako lanagatik, zortzigarrena Getxo Aixerrota Boleibol Kirol Taldeari, bere kirol jardueran euskara sustatzeagatik;  bederatzigarrena ALBErentzat 1980an sortu zenez geroztik euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanagatik, eta hamargarrena Maren Goienaga Madariaga, C.D. Galea Senior A taldeko entrenatzaileari, klubaren barruan euskara sustatzeagatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +