Prentsa-oharra

Getxoko Zirkuituaren 75. edizioa publikorik gabeko ekitaldia izateko beharrezko prebentzio-neurriak hartuko dira

2020/07/29

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren baldintzak medio, igande honetan, abuztuaren 2an, egingo den Getxoko Zirkuituaren 75. edizioa (Otxoa Anaiak Memoriala) publikorik gabeko ekitaldi bezala planteatuko da, zaleen nahiz txirrindularien osasuna ahal den neurrian zaintze aldera. Horretarako, Punta Galea Txirrindularitza Elkarteak, Getxoko udalarekin elkarlanean, beharrezko neurriak hartuko ditu irteeran nahiz helmugan publikorik ez izateko; horrela, hesiak jarriko dira, eta soilik maskara jantzita joan ahal izango da, eta neurri higienikoak nahiz prebentzio-neurriak errespetatu beharko dituzte bai txirrindulariek, taldeek, batzorde antolatzaileak nahiz egiaztatutako prentsak. 

Osasun eta kirol agintariekin koordinatuta, Getxoko txirrindularitza-lasterketak plan bat diseinatu du kutsatzeko arriskua ahal den neurrian gutxiagotzeko, azken aste hauetan izandako berragertzeen aurrean neurri guztiak hartzea beharrezkoa den unean. Era horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuak kirol-ekitaldiak antolatzeko gomendatutako segurtasun- eta higiene-neurri guztiak kontuan hartzeaz gain, sarien banaketa ateak itxita egingo da Getxoko udaletxeko osoko bilkuren aretoan.  

Edizio hau bereziki erakargarria da 75. edizioa izateagatik eta parte hartuko duten taldeen kirol-maila altuarengatik; hala ere, antolakuntzak lasterketa ETB1 eta eitb.eus bidez jarraitzea gomendatzen du, 11:30etik aurrera zuzenean emango dute-eta. Ordu horretan, irteera neutralizatua egingo da Bizkaia Zubian, eta 16:00ak aldera amaitzea aurreikusten da Getxoko epaitegien aurrean.        

Trafiko-neurriak

Lasterketa dela eta, datorren igandean, abuztuaren 2an, 11:00-17:30 tartean: 

- Debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea. 

- Artatzako biribilgunean, Ereagako noranzkoko zirkulazioa 9:30etik aurrera etengo da, eta Ereagako hondartzarako, Kirol-porturako eta Portu Zaharrerako sarbidea 7:30etik aurrera. 

- Euskal Herria kalea: Trafikoa moztuta autobiarako noranzkoan. 

- Sarrikobaso kalea: Zirkulazioa debekatuta Algortako Etorbiderako noranzkoan (Algortarako sarbidea Bidezabaletik). 

- Erredentore kalea: Zirkulazioa debekatuta Sarrikobasorako noranzkoan.

-  Los Chopos etorbidea: Norabide bakarreko helbidea Plentzia-Bilbo. 

- Zugatzarte etorbidea: Zirkulazioa debekatuta Bilborako noranzkoan. 

Euskotrenen autobusek ibilbidea aldatuko dute eta garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. 

Punta Galea Txirrindularitza Elkarteak, zirkuituaren antolatzaileak, eta Getxoko Udalak, inoiz baino gehiago, bertaratutako guztien laguntza eskatzen dute.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +