Prentsa-oharra

Portu Zaharreko "Etxetxu" eraikinaren segurtasuna bermatzeko lanak berehala hasiko dira

2020/07/23

Algortako Portu Zaharreko "Etxetxu" eraikinaren jabeak aste honetan bertan ziurtatu dio Getxoko udalari obrak berehala hasiko direla eraikinaren segurtasuna eta kontserbazioa bermatzeko. Eraikina zurkaiztuta dago, hondatuta dagoelako, eta hesi perimetrala du kalteak saihesteko.

XVII. mendean eraikitako eraikin horretan arrantzaleen kofradia eta Getxoko udaletxea izan ziren, besteak beste, eta Portu Zaharreko erreferente nagusietako bat da. 

Foru Ondarearen Departamentuak balioztatutako obra-proiektuak zortzi hilabeteko egikaritze-epea du, eta arkupea irekita izango du erabilera publikorako, hesiaren aurreko egunera arte bezala. 

Udalak emandako pausoak

Kronologikoki, udalak hurrengo urratsak eman ditu jabeari ahalik eta lasterren jarduteko eskatzeko. Otsailean, eta udalak eskatuta, eraikina zurkaiztu zuten, baina obrak hasten ez zirenez, udal-arkitektoak ikuskapena egin zuen, eta ondoren, uztailaren 6tik 10era bitarteko astean, egoeraren txostena egin zuen, eta eraikinaren perimetroa hesitu zuen, kalteak saihesteko. 

Jabeari horren ondorioen berri eman ondoren, bilera bat egin zen berarekin uztailaren 15ean, eta eraikinaren segurtasun- eta kontserbazio-baldintzak epe laburrean berrezartzeko jakinarazpena eman zioten. Bilera horretan, jabeak jakinarazi zuen obra ahalik eta lasterren hasiko zela,  lehentasuna ematen eraikinaren segurtasuna ahalbideratzen duten jarduerei. 

Astearte honetan bertan, uztailaren 21ean, jabea arkitektoarekin eta obra egingo duen kontratarekin bildu zen, eta bai jabetzako bai udaleko arkitektoak harremanetan jarri ziren egin beharreko lanak koordinatzeko. Eraikinaren jabearen arabera, lanak berehala hasiko dira.

Alerta Laranja

Itsasaldea: Nabegazioa (ostiralak 3 eta larunbatak 4)

Abisu horiak
(Ostiralak 3)

- Euria: Iraunkorrak
- Haizeguneak eta ez diren lekuak
- Arriskua itsasaldea: Nabegazioa
- Arriskua itsasaldea: Kostaldean inpaktua 
(Larunbatak 4)
- Euria: Iraunkorrak
- Arriskua itsasaldea: Kostaldean inpaktua 
- Haizeguneak eta ez diren lekuak

Informazio gehiago: Euskalmet

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Getxo OpenData
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +