Prentsa Oharrak

Udalak Algortako Geltokia plazako lur azpiko sarrera egokituko du

2019/04/17

Participativos 2020

Algortako Geltokia plazako lur azpiko sarrera egokitzea izan zen proposamenik bozkatuena 2020ko aurrekontu parte-hartzaileen barruan proiektuak lehenesteko bigarren fasean, hau da, apirilaren 4an bukatu zen fasean. Boto gehien lortu zituztenak hurrengo proposamenak izan ziren: Portu Zaharreko zelaigunea hobetzea, kirol-erabilerarako guneak egokituz, eta Areetako Geltokia plaza egokitzea.

Korporazio berria sartu zain, aurrekontu parte-hartzaileetan aurreikusitako milioi bat euroko diru-partida banatuko da lehenengo bost proiektuen artean: Algortako Geltokia plazako lur azpiko sarrera egokitzea (22.000€), Portu Zaharreko zelaigunea hobetzea kirol-erabilerarako guneak egokituz (50.000€), Areetako Geltokia plaza egokitzea (600.000€), haurrentzako parke bat estaltzea (300.000€) eta bizikletak aparkatzeko guneak jartzea Algortako hainbat tokitan (2.250€).

Datuak

Herritarrek hautatutako proposamenak honela sailkatzen dira, jasotako puntuen arabera:  

ORDENA

PUNTUAK

PROPOSAMENA

1

3519

Algortako Geltokia plazako lur azpiko sarrera egokitzea

2

3468

Portu Zaharreko zelaigunea hobetzea, kirol-erabilerarako guneak egokituz

3

3457

Areetako Geltokia plaza egokitzea.

4

3218

Haurrentzako parke bat estaltzea

5

2651

Bizikletak aparkatzeko guneak jartzea Algortako hainbat tokitan

6

2615

Informazio-seinale gehiago udalerrian

7

2455

Aixerrotako kanpoko argiztapena

8

2161

Lorategi bertikaleko proiektu pilotua udal egoitza batean

 

Bigarren fase horretan, jasotako galdeketen kopurua 754koa izan zen; horietatik, 654 baliodunak eta 100 baliogabeak (hainbat arrazoirengatik). Gehienak (552) paperean aurkeztu ziren, udal eraikin ezberdinetan eta kaleko karpetan jarritako buzoietan. 202 online jaso ziren, web gunearen edo posta elektronikoaren bitartez. Prozesuaren parte-hartzaileen profilari dagokionez, erdia baino gehiago (%56) emakumeak izan ziren. Adinaren arabera, erdia baino gehiago adin  talde handi bikoak izan ziren: 36-42 eta 62-75 urte bitartekoak izan ziren. 46-65 urte bitarteko emakumezkoek partizipazio altuena adierazi zuten eta, gizonen artean, 66 urte baino gehiagokoak izan ziren.

Aurrekontu parte-hartzaileen bigarren fase honetan, proposamenak jasotzeko hiru postontzi jarri ziren Algorta, Areeta eta Bidezabalgo geltokietan. Halaber, boto-ontziak egon ziren Herritarren Arretarako Bulegoetan (HAB) eta Andra Mari, Gobela eta Fadurako kiroldegietan; gainera, informatzeko karpak ere jarri ziren Algortako Geltokia plazan, Areetako Geltokia plazan eta Bidezabalgo geltokiaren inguruan, eta parte hartzeko aukera eman zen udal webgunean erabilgarri zegoen inprimaki digitala betez, edota inprimakia helbide elektronikora bidaliz eskaneatutako eranskin gisa.

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +