Prentsa Oharrak

Algortako Manuel Gainza plazako lurrazpiko aparkalekua eraikitzeko lanak lizitaziora

2018/07/27

Udal gobernuak Manuel Gainza plazako lurrazpiko aparkalekua, Algortako Bolue, Euskalerria eta Telletxe kaleen artekoa, eraikitzeko lanak lizitaziora ateratzea onartu du (Kontratugilearen profilean www.getxo.eus webgunean). Txandatze sistemako lehenengo aparkalekua izango da, egoiliar eta abonatuentzat. 243 aparkaleku edukiko ditu ekipamendu berriak, hiru solairutan banatuta. Guztira eraikiko den azalera 7.600m2-koa da. Sarrera Telletxen izango du eta irteera Bolue kaleko jaitsieran.

Lanak lizitaziora aterako dira 3,9 milioi euroko zenbatekoan eta egiteko 16 hilabeteko iraupena izango dute (aurkezten diren enpresek epe hori hobetu ahal izango dute).

Algortan txandatze sistema izango duen lehenengo aparkalekua izango da hori eta Algortako erdigunean oinezkoen eta ibilgailuen zirkulazioa hobetzeko Gobernu Taldeak (EAJ/PNV eta PSE/EE) PPrekin lortutako hitzarmenaren fruitua da. “Proiektu hau interes orokorraren emaitza da, Gobernu taldeak eta PPek sinatutako akordioan islatuta. Hitzarmenaren helburua da Algorta auzo atseginago, seguruago eta errazago ibiltzeko lortzea da, oinezkoentzako guneak sustatuz eta auzokideen eta merkataritzaren bizi kalitatea hobetuz. Apurka-apurka errealitate bihurtzen ari den proiektua da, dagoeneko amaituta dauden Algortako Etorbidea urbanizatzeko lehenengo fasearen (Torrene eta Telletxe kaleen artean) lanekin eta abian dauden bigarren fasearen (Torrene eta Mariandresena kaleen artean) obrekin. Azken horiek Mariandresenaren irisgarritasuna hobetuko dute. Hurrengo urratsa da aparkalekuaren lizitazioa eta horrekin Algortan aparkatzeko dagoen arazoari irtenbide bat eman nahi diogu. Ideia da Algortan Korredoretik sartzea eta auzoko erdigunean aparkatzea ahalbideratzea”, gogoratu du Joseba Arregik, Hirigintzako zinegotziak.  

Aparkalekua eraikitzeaz gain, proiektuak Euskal Herria kalea oinezkoentzat egitea aurreikusten du, Mariandresena eta Amezti kaleen artean, 1.150m2 guztira. Lanek 3 hilabete iraungo dute eta beren aurrekontua 275.000€koa da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +