Aurkezpena
Komunikazio Arloa arduratzen da informazioa kudeatzeaz, zabaltzeaz eta sustatzeaz Getxoko Udalaren zeregina udalerriko herritarrekin partekatzeko
Arlo honen bitartez:
- Kanal desberdinak kudeatzen dira (inprimatuak, digitalak, irratsaioak eta ikus-entzunezkoak);
- Albisteak, abisuak, ekimenak, kanpainak eta abar zabaltzen dira.
- Kanpoko informazio-bideekin harremanetan daude informazioa eta kontaktuak eskainiz.
- Toki administrazioaren eta herritarren arteko hurbilketa eta ezagutza errazten duten komunikazio-ekimen guztiak sustatzen dira.
- Toki administrazioaren eta herritarren arteko administrazio-kudeaketa ohikoenak artatzen dira.
Komunikazioa eta Herritarren Arreta Arloko zinegotzi arduradunari menpekotuta, Komunikazio Arloa hiru zutabeko egituraren arabera antolatuta dago:
- Herritarren Arreta, herrian zehar kokatutako 4 bulegorekin eta 9 langilerekin; horretaz gain, call center baten kanpoko laguntza ere badu.
- Erredakzio periodistikoa; hortik kudeatzen dira komunikazio-bide eta -kanal desberdinak (Getxoberri, Gazteak, Getxo Irratia, Getxo.net, eta abar) informazio-bideekin harremanetan egoteaz gain.
- Arloko administrazioa eta zuzendaritza teknikoa.
Egoitza nagusia udal-eraikineko laugarren solairuan dago (Urgull kalea z/g). Gurekin harremanetan jar zintezke 94 466 0100 telefonora deituta edo komunikazioa@getxo.eus helbidearenbitartez eta komunikabideentzat Prentsa bulegoa 94 466 0320 telefonoan edota getxokoudalaprentsa@getxo.eus helbidean.
- Publizitate instituzionaleko kanpainei dagokienez Getxoko Udaleko Komunikazio Arloak 2018. urterako daukan gastu publikoa 60.000 eurokoa da.