Zerga egutegia

Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorrarekin bat etorriz, eta indarrean dagoen Getxoko Udaleko Kudeaketa, Bilketa eta Ikuskapeneko Zerga Ordenantza Orokorrarekin bat etorriz, zerga egutegia osatu da aldiro mugaeguneratzen diren udal zergak kobratzeko, 2019 urterako.

Egutegiaren xedea da zergadunek behar besteko epearekin ezagutu ahal izatea euren zerga betebeharren epeak eta datak.

- 1713 / 2019 Dekretua (PDF dokumentoa / 148 Kb)

2019ko zerga-egutegia

- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
- Ibilgailuak espaloien bidez finken barrura sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko tasa (PASABIDEAK)
- TAXIEN aparkalekua erreserbatzeko tasa
- KIOSKO bidez bide publikoa okupatzeko tasa
- Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak: TAO.)
- Kutxazain automatikoak
- Terraza bidez bide publikoa okupatzeko tasa

  • Ez helbideratutako ordainagiriak: Borondatez ordaintzeko epea: Ekainaren 3tik uztailaren 3ra arte.
  • Helbideratutako ordainagiriak: Helbideratutako ordainketa borondatezko epea amaitu ondorengo lehenengo egun baliodunean (uztailaren 4a) egingo da. Helbideratzeko eskabideak eta aldaketak apirilaren 12ra arte onartuko ditugu.
  • “Nahierako ordainketa aukeraren ordainagiriak”:
    Helbideratutako ordainketa ondorengo epeetan egingo da:
    - 4 epeko aukera: 06/03, 07/03, 09/13 eta 11/04
    - 2 epeko aukera: 06/03 eta 10/24
    - 1 epeko aukera: 09/13

Nahierako ordainketa egiteko eskaerak eta bere aldaketak apirilaren 12ra arte egin daiteke.

Epemuga jaiegunean egokitzen bada, epemuga horren hurrengo lehenengo lanegunera pasako da.

- BAO (66.zenbakia - Apirilak 4)

2019ko Zerga bilketarako informazioa

Arautegiko erreferentziak. 2019 zerga-egutegia:
- 1713/2019. alkatetza-dekretua, martxoaren 29koa
- 66. BAO, 2019ko apirilaren 4koa

Ordaintzeko epeak:
- Helbideratu gabeko ordainagiriak: Ekainaren 3tik uztailaren 3ra.
- Helbideratutako ordainagiriak, ez PEP: Ordainagiriak uztailaren 4an pasatuko dira kobratzeko.
- Helbideratutako ordainagiriak, PEP: Egun hauetan kobratuko dira ordainagiriak: Lau (4) epeko modalitatea: 06/03, 07/03, 09/13 eta 11/04. Bi (2) epeko modalitatea: 06/03 eta 10/24. Bat (1) epeko modalitatea: 09/13.

Ordiantzeko tokiak:
· Banku-bulegoetan: Honako edozein banku-bulegotan: ABANCA, BANCO SABADELL, BANCO SANTANDER, BANKIA, BBVA, CAJA DUERO (CAJA ESPANA), CAJA RURAL DE NAVARRA, KUTXABANK, CAIXABANK, LABORAL KUTXA.
- Ordainketa-pasagunea: www.euskadi.eus/mipago edo www.getxo.eus/mipago
- Ordainagirian agertzen diren datu hauek sartu behar dira: IGORLEA, ERREFERENTZIA, IDENTIFIKATZAILEA ETA ZENBATEKOA.
- Atxikitako edozein erakundetako batetik edo edozein finantza-erakunderen txartelarekin ordain daiteke.

 

Ohiko galderen erantzunak

1. Zer modalitate eskaintzen dizkit Getxoko Udalak nire zergak ordaintzeko?
Getxoko Udalak aukera hauek ematen ditu bere ordainagiriak ordaintzeko:
Zerga pribatuak badira (OHZ, TMIZ, TAO, ibien gaineko tasa...)
- Ordainketa-gutun bat bidaliz etxera, ordainagiri bakoitzeko, zergadunak atxikitako finantza-erakunde batean zuzenean edo online ordain dezan, bai erakundearen web-orrian, bai ordainketa-pasabidean.
- Helbideratutako kobrantza arruntaren bidez, epe batean bakarrik.
- Kobrantza zatikatua helbideratuz, interesik gabe, nahierako ordainketa delakoaren bidez. Hiru modalitate ditu: lau ordainketa, bi ordainketa, ordainketa bat.
Aldizkakoak ez diren zergak badira (EIOZ, HBGZ, lizentzien gaineko tasa...)
- Ordainketa-gutun bat bidaliz etxera, ordainagiri bakoitzeko, zergadunak atxikitako finantza-erakunde batean zuzenean edo online ordain dezan, bai erakundearen web-orrian, bai ordainketa-pasabidean. Ez da onartzen helbideratzea aldizkakoa ez den ordainagiririk.

2.- Ez daukat konturik inolako finantza-erakundetan. Ordain ditzaket zergak transferentzia bat eginez?
Ez, ezin da.
Adierazitakoak dira zergak ordaintzeko dauden modu bakarrak.

3. Senide baten ordainagiria nire kontu-zenbakian helbideratu dezaket?
Ez beti.
Ordainagiriaren titularrak titularra, titularkidea edo baimendua izan behar du helbideratzeko emandako kontu-zenbakian. Bestela, ez da helbideratzeko baimenik emango.

4. Kontu-zenbaki desberdinak eman ditzaket ordainagiriak ordaintzeko?
Zer helbideratze aukeratu duzun.
- Zergadunak helbideratze arrunta aukeratzen badu, dituen ordainagiri beste kontu-zenbaki eman ditzake, edo kontu-zenbaki bera eman dezake guztietarako. 
- Zergadunak Nahierako ordainketa aukeratzen badu, Nahierako ordainketa modalitate bat bakarrik izan dezake alta egoeran bere izenean (4, 2 edo 1 epe), Nahierako ordainketa horretan barne hartzen diren ordainagiri guztietarako kontu-zenbaki batekin.

5. Ez ditut ordaindu nahi ordainketa guztiak Nahierako ordainketarekin. Egin dezaket? 
Bai, egin dezakezu.
Zergadunak aukera dezake ordainagiri guztiak edo batzuk bakarrik helbideratzea; bere ordainagiri guztiak edo batzuk helbideratze arruntaren helbideratzea; bere ordainagiri batzuk edo guztiak Nahierako ordainketaren bidez helbideratzea; aukera desberdinak nahastea, eta ordainagiriren bat helbideratu gabe izatea, beste bat helbideratuta helbideratze arruntaren bidez, eta beste batzuk Nahierako ordainketaren bidez.
Ezin dezakezuna egin da Nahierako ordainketa bat baino gehiago zure izenean izan.  Nahierako ordainketa zergadun bakoitzari bakarrik dagokio, eta zer ordainketa barne hartzen dituen, zer modalitate eta zer kontu-zenbaki ematen duen aukeratu behar du.

6. Nahierako ordainketaren modalitateak bestelako baldintzarik ekartzen du?
Bai.
Teknikoki, helbideratze arrunta eta Nahierako ordainketaren bidez helbideratzea desberdinak dira. Helbideratze arruntaren aukerak, jatorrizko ordainagiriak banaka mantentzen ditu kobratzeko prozesuan; Nahierako ordainketak, berriz, jatorrizko ordainagiriak ordainagiri batean biltzen ditu, eta zenbatekoa 1, 2 edo 4 epetan zatikatzen du, aukeratutako modalitatearen arabera. Hori garrantzitsua da zergadunak bere ordainketan ikusten dituen zordunketak identifikatzean, edo Udalak zorduntzeko abisu gisa bidaltzen dituen SMSetan.
- Helbideratze arrunta aukeratu baduzu, teknikoki jatorrizko ordainagiriak mantentzen direnez, Getxoko Udalak egiten dituen ordainketetan, zergadunak zergaren azalpen zehatza ikusiko du, eta ordainagiri bakoitzari dagokion zenbatekoa (OHZ, TMIZ, TAO, eta abar).
- Nahierako ordainketa helbideratzea aukeratu baduzu, teknikoki jatorrizko ordainagiriak batean bakarrik biltzen direnez, Getxoko Udalak egiten dituen zordunketetan, zergadunak, aukeratutako Nahierako ordainketa modalitatea bakarrik ikusiko du zergadunak (4, 2 edo 1 epe), eta zati bakoitzaren zenbatekoa. Baina ezin da erakutsi zerga-azalpen zehatza, eta ordainagiri bakoitzaren zenbateko indibidualizatua.
Ordainketa-frogagiri banakatua nahi baduzu, ordainagiri bakoitzaren informazio osoarekin, Udaleko Zerga-bilketa zerbitzuaren bulegoetan eska dezakezu (Foru kalea, 1), ordainagiria ordaindutakoan, eta 58 eguneko itzultzeko legezko epea igarotakoan.

7. Ordainagiri bat daukat Nahierako ordainketa modalitatean, eta zordundu dizkidaten zatiak puntualki ordaindu ditut. Gainerako zatiak zordunduko dizkidaten kontu-korrontea itxi dut.  Zer egin dezaket?
Gainerako zatiak zure finantza-erakundean ordaintzea eska dezakezu.
Kontuan hartu, helbideratu gabeko ordainagiritzat hartzen direla, horien ondorio berdinekin. Horrela, zure Nahierako ordainketa desegitea eta zatiak ordainketa-gutunaren bidez ordaintzea eskatzen baduzu, helbideratu gabeko ordainagirien borondatezko ordainketarako ezarritako aldian, eragiketa horrek ez du inolako errekargurik ekarriko. Aldi horretatik kanpo, epe exekutiboaren berezko errekarguak eta interesak aplikatuko dira.

8. Ordainagiri bat daukat Nahierako ordainketa modalitatean, eta zordundu dizkidaten zatiak puntualki ordaindu ditut. Orain, kontu-zenbakia aldatu nahi dut hurrengo zatietarako. Alda dezaket?
Ez, ezin da.
Zerga-egutegian jasotzen den moduan, Nahierako ordainketari eta haren aldaketei atxikitzeko eskaerak apirilaren 12a baino lehen egin behar dira.
Ordainagirien fitxategiak zergadunak apirilaren 12ra arte emandako informazioa kontuan hartuz prestatzen ditu sailak.  Zergadunak Nahierako ordainketarekin lotutako kontu-zenbakiaren aldaketa garaiz ez badu eskatu, bere eskaeran barne hartutako modalitatea edo ordainagiriak ez dira kontuan hartuko.
Ordainagiria gure datu-basean agertzen ziren datuekin kobratuko da, apirilaren 12ra arte eskatutako aldaketak behin kontuan hartuta. Uztailaren 4an zergadunak ez badu ordainagiria ordaintzen, ez ordaindutzat hartuko da, eta beraz, epe exekutiboari dagozkion errekargu eta interesak aplikatuko zaizkio.

9. Ordainagiri batzuk ditut Nahierako ordainketa modalitatean, eta zordundu dizkidaten zatiak puntualki ordaindu ditut. Nahierako ordainketaren ordainagirietako bat atera eta ordaindu nahi dut. Egin dezaket?
Bai, egin dezakezu, hala ere, Nahierako ordainketa desegin beharko duzu han barne hartutako ordainagiri guztietarako. Bestalde, guztien Ordainketa-gutunak eskuratu beharko dituzu, zuzenean ordaintzeko.  Zure Nahierako ordainketa desegitea eta zatiak ordainketa-gutunaren bidez ordaintzea eskatzen baduzu, helbideratu gabeko ordainagirien borondatezko ordainketarako ezarritako aldian, eragiketa horrek ez du inolako errekargurik ekarriko. Aldi horretatik kanpo, epe exekutiboaren berezko errekarguak eta interesak aplikatuko dira.

10. Ordainagiri bat Nahierako ordainketa modalitatearekin daukat, eta lehen zatia itzuli dute, harekin lotutako kontu korrontea itxita zegoelako.  Lotutako kontu zenbakia alda dezaket hurrengo zatietarako?
Ez, ezin da.
Zerga-egutegian jasotzen den moduan, Nahierako ordainketari eta haren aldaketei atxikitzeko eskaerak apirilaren 12a baino lehen egin behar dira.
Zati bat kobratzeko jada zegoenez, ez denez ordaindu, zergadunak ez du bete Nahierako ordainketaren erabakia. Ez-betetze horren ondorioz automatikoki deuseztatzen da Nahierako ordainketa, eta geratzen den gainerako zorra betearazpen-bidean jarriko da.

11. Ordainagiri bat Nahierako ordainketan aurreikusitako modalitateetako bati atxikita daukat.  Modalitatea, lotutako kontu-zenbakia edo helbideratutako ordainketa horretan barne hartutako ordainagiriak alda ditzaket, zatiren bat kobratzeko jarri aurretik?
Ez, ezin da.
Zerga-egutegian jasotzen den moduan, Nahierako ordainketari eta haren aldaketei atxikitzeko eskaerak apirilaren 12a baino lehen egin behar dira.
Ordainagirien fitxategiak zergadunak apirilaren 12ra arte emandako informazioa kontuan hartuz prestatzen ditu sailak.  Zergadunak Nahierako ordainketarekin lotutako kontu-zenbakiaren aldaketa garaiz ez badu eskatu, bere eskaeran barne hartutako modalitatea edo ordainagiriak ez dira kontuan hartuko.
Ordainagiria gure datu-basean agertzen ziren datuekin kobratuko da, apirilaren 12ra arte eskatutako aldaketak behin kontuan hartuta. Uztailaren 4an zergadunak ez badu ordainagiria ordaintzen, ez ordaindutzat hartuko da, eta beraz, epe exekutiboari dagozkion errekargu eta interesak aplikatuko zaizkio.

12. Zailtasunak ditut Getxoko Udalak egiten dizkidan zordunketak argi ulertzeko. Ezin da handitu ematen didaten informazioa?
Ez, ezin da.
Nahierako ordainketa aukeratu bada, Nahierako ordainketaren berezko ezaugarriarengatik da zaila ulertzea, eta horren arrazoia aurreko erantzunean azaltzen da.
Helbideratze arrunta aukeratu bada, erabiltzen diren karaktere kopuruaren mugarengatik izan daiteke zaila ulertzea, baina hori ez da Getxoko Udalaren errua.
Identifikatzeko arazoa helbideratutako zordunketetarako SEPA arautegia indarrean sartzean gertatu da. Banku arautegi hori Europakoa da, eta beraz, Getxoko Udalaren esku ez dagoena. Hala ere, Getxoko Udala, agindu-emailea denez, horri lotu behar zaio. Arautegi aldaketa horrek, besteak beste, erakunde agindu-emaileek, helbideratutako ordainagirien azalpenak identifikatzeko erabilitako karaktere kopurua 640tik 140ra murriztu behar izatea ekarri zuen.  Inguruabar hori banku arloko arautegi batek ekarri zuen.
Getxoko Udalak fitxategi elektroniko bat bidaltzen dio finantza-erakundeari, eta besteak beste datu hauek jasotzen dira: agindu-emailearen identifikazioa, agindu-emailearen IFK, ordainagiriaren titularraren izen-abizenak, ordainagiriaren titularraren IFK, ordainagiriaren zenbatekoa, zerga-azalpena, urtea, zordunketa kontuaren zenbakia. Hala ere, ezin da erakutsi informazio hori guztia erabilgarri dauden 140 karaktereetan, beraz, aukeratu behar da, erakutsiko den informazioa mugatuz.
Ordainketa-frogagiri banakatua nahi baduzu, ordainagiri bakoitzaren informazio osoarekin, Udaleko Zerga-bilketa zerbitzuaren bulegoetan eska dezakezu (Foru kalea, 1), ordainagiria ordaindutakoan, eta 58 eguneko itzultzeko legezko epea igarotakoan.

13. Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko epearen azken eguna da, eta finantza-erakunde laguntzailera jo dudanean, helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko ordutegia 11:00ak arte dela esan didate. Zer egin dezaket?
Finantza-erakundeen eskumena da helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko ordutegi-tarte bat ezartzea, eta Getxoko Udalak ezin du esku hartu erabaki horretan. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da ordutegi hori ordainagiriak erakundeko mostradorean artatzeko eta ordaintzeko  bakarrik dela. Beraz, ordainagiria erakundeko kutxazain automatikoan ordain daiteke, barra-kode bat duelako, edo Internet bidez ere egin daiteke, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, helbide honetan: www.euskadi.eus/mipago. Bi aukerek ez dute ordutegi mugarik, eta ordainagiria eguneko 24 ordutan ordain daiteke.

14. Ordainagiriak nire kontuan zordundu diren egunean, nire finantza-erakundeak ordainagiri itzuli du, errore batengatik, eta orain nire ordainagiriak errekargua du. Errekargu hori ordaindu behar dut?
Bai, errekargua ordaindu behar duzu.
Ordainagiriak helbideratzea zergadunak Getxoko Udalari egiten dion agindua da, Udalak, ordainagirien zenbatekoa adierazitako kontuan zordundu dezan. Agindu horren ondorioz, zergadunak operatibo mantendu behar du aipatutako banku-kontua, eta nahikoa saldoarekin aipatutako ordainagiriak Udalak, helbideratutako ordainagiriak zorduntzen dituen egunetan ordaindu ahal izateko. Datu horiek, ekitaldi bakoitzaren Zerga Egutegian onartuta daude, eta Udalaren web-orrian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira.
Ordainagiriak zerga-egutegian jasotzen diren egunetan kobratzeko jartzen badira, eta zergadunak ez baditu ordaintzen, horrek dakarren itzulketarekin, ordainagiria kobrako moduan jarriko da, epe exekutiboan. Beraz, aldi horren berezko errekarguak eta interesak aplikatuko dira.
Getxoko Udalak bere prozeduraren ondorioz kobrantza-prozesuan gertatzen diren erroreak bakarrik hartuko ditu bere gain, ez zergadunak edo bere finantza-erakundeak eragindakoak.

15. Frogagiriak, kopiak, nire ordainagirien egoera edo zerga-arloko bestelako informazioa lortu nahi dut. Zer egin behar dut?
DBLO dela eta, zerga arloko informazioa ordainagiriaren titularrari edo behar bezala baimendu eta egiaztatutako pertsonari bakarrik emango zaio. Baita ondasunen titularkideei ere.

16. Ondasun batek titular bat baino gehiago du, dagokien ehunekoarekin. Izan dezakegu bakoitzak geure ordainagiria, dagokigun zerga-kuotaren ehunekoaren arabera?
Arautegiak ondasun higiezinen gaineko zergaren kasuan bakarrik ematen du zerga-kuota hainbanatzeko aukera.
Eskaera bat aurkeztu behar duzu sarrera-erregistroan, zerga-kuotaren hainbanaketa eskatuz, titularkide guztiak identifikatuz (izena, abizenak eta NAN).

17. Ondasun higiezin baten titularkidea naiz, ehuneko jakin batekin, baina ordainagiri bat bakarrik egiten dute, titular baten izenean, % 100arekin. Ordainagiri horren titularra aldatzea eska dezaket?
Bai, eska dezakezu.
Eskaera bat aurkeztu behar duzu sarrera-erregistroan, higiezina eta ordainagiria egin nahi den pertsonaren izena adieraziz. Titularkide guztien ordezkaritza egiaztatu beharko duzu, horren inguruan dagoen eredu normalizatu bat erantsiz.

18. Nire ordainagiriak ordaindu ditut. Ordainketaren egiaztagiria eska dezaket? Noiz egin daitezke ordainketaren egiaztagiriak?
Bai, eska dezakezu.
Zergadunek zergen ordainketa egiaztagiriak jasotzea eta horretarako epea horiek aukeratutako ordainketa modalitatearen eta aplikatu beharreko legezko arautegiaren menpe daude, hain zuzen ere Ordainketa Zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legearen estatu araubidearen menpe, eta hala, hori ezin du Getxoko Udalak hautaz aplikatu.
- Helbideratu gabeko ordainketa modalitatean, ordainagiria etxera bidalitako inprimakia da. Inprimaki horrekin zergadunak finantza erakundera joaten dira. Egiaztagiri hori modu mekanikoan egiaztatu behar du erakundeak, eta horregatik da ordainketa egiaztagiria.
Ordainagiria Internet bidez ordaintzea aukeratu baduzu, ez du izango zure finantza-erakundearen balidazio mekanikorik, baina ordainketa egiten den webetik zuzenean egiaztagiria eskuratu ahalko du. Kontuan hartuz modalitate horretan itzulketarik ezin dela egin, zergadunek ordainketa ziurtagiria jasotzen dute ordainketa egiten dutenean.
- Helbideratutako ordainketa arruntaren edo Nahierako ordainketaren modalitatean zergadunek bi ordainketa egiaztagiri izaten dituzte. Lehenengoa finantza erakundeak ematen duena da, eta bertan egiaztatzen da aipatutako egunean bere kontu korrontean zenbateko zehatza kargatu dela. Ziurtagiri hori automatikoki lortzen dute bezeroek, finantza erakundeari eskatuz. Bigarren ordainketa ziurtagiria, helbideratutako modalitatean zergadunek lortu ahal dutena, Getxoko Udalak berak ematen du. Ziurtagiri horiek egiteko epea Ordainketa Zerbitzuen azaroaren 13ko 16/2009 Legearen 34. artikuluan ezarritako itzulketa epeen menpe dago, eta hori zordunketa egunetik 8 asteko epea da. Hau da, kontuan hartuz modalitate horretan zergadunek zordunketatik 8 asteko epean kontura kargatutako ordainagiria itzultzeko aukera dutela, Getxoko Udalak epe hori igaro arte ezin du inolako ordainketa ziurtagiririk eman, ordainketa ez baita irmoa egun horretara arte.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +