Oharrak

BIZUM helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko

2022/01/10

Udalak BIZUM gehitu du helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko

 

Getxoko Udalak "BIZUM" sistema gehitu du helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzeko, eta aukera ematen du ordainketa hori modu berri eta berritzailean egiteko.

“BIZUM” tresna ezaguna da, eta herritarrei aukera ematen die erosketak on line modu azkar, seguru eta errazean ordaintzeko, telefono mugikor-zenbaki bat adieraziz eta eragiketa baliozkotuz. Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bidez, tresna hau sistemari atxikitako euskal administrazio publiko batek jaulkitako ordainagiriak ordaintzeko ere erabiltzen da.

Erabiltzailearentzako eskuliburua   

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +