Oharrak

25 urtetik gorako ibilgailuetarako tmiz hobaria kentzeari buruzko informazioa

2021/11/09

Udaleko Osoko Bilkurak 2021eko maiatzaren 27an egindako saioan, behin-behinean onetsi zuen trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. Aldaketa hori, behin betiko onetsi ostean, 2021-07-30eko 145. BAOn argitaratu zen, eta ondorioak izango ditu 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Erabaki horren funtsezko aldaketetako bat da kuotaren aukerako %100eko hobaria kentzea gutxienez hogeita bost urteko antzinatasuna duten ibilgailuei. Hobari hori aipatutako ordenantzaren 4.2 b) artikuluan dago aurreikusita.

2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, ondoriorik gabe geratuko dira bere garaian ibilgailu horiei aitortu zitzaikien hobariak. Beraz, horiek DGTren Ibilgailuen Erregistroan altan emanda jarraitzen badute eta Getxon badute egoitza fiskala, zerga sortuko da eta, ondorioz, titularrei igorriko zaizkie 2022ko ekitaldiari eta hurrengoei dagozkien zerga likidazioak.

Hala ere, indarrean jarraitzen du Ibilgailu Historikoen Araudian zehaztutako baldintzak betetzen dituzten ibilgailu historikoen aldeko hobariak, baldin eta hala jasota ageri badira Probintziako Trafiko Buruzagitzaren Ibilgailuen Erregistroan.

Getxon, 2021eko azaroaren 8an

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +